«Turismofobia» edo ondoez soziala despolitizatzea

E stezko «turismofobia agerraldi» batzuk gertatu direnez eta halakoetan elkarrekin lotu ohi direnez indarkeria eta masifikazio turistikoak berekin dakarren egonezina, korapilatsua dirudi turismoaren inguruko eztabaida lasai eta kritiko bat planteatzeak. Abuztuak udako abesti bat eskatzen du, eta monotema bat. Eta badugu bat. Zoritxarrez, udako abestia bezala, ahaztua izango da urte berria hasi orduko.

Beldur naiz, baina, ondoezak ez ote duen bere hartan iraungo, gure geografia honetako hainbat auzotako eta hiritako auzokide batzuk sentitzen hasiak garen ondoez horrek. Turismofobiaz akusatuko al gaituzte baldin eta kexatzen bagara terrazek neurriz gain okupatzen dituztelako toki publikoak? Edo kexatzen bagara etxebizitzen alokairuak eta merkataritzarako lokalenak igo direlako? Saltoki tradizionalak desagertu direlako eta ehun soziala eraldatu delako?

Ver artículo completo